jueves, 19 de agosto de 2010

YOUPAINT

Kaixo adiskideok!
Gaur aurkeztuko dizuedan programa youpaint da. Programa honen bitartez marrazkiak egiteko eta koloreztatzeko aukera izango duzue, hainbat adinetarako zuzenduta baitago.
Jarraian adibide bat usten dizuet, espero dut zuen gustokoa izatea!


Adibide honen ostean, nik egindako bideo-tutoriala usten dizuet, nola programa jaitsi behar duzuen eta nola erabiltzen den azaltzeko. Espero dut baliagarria izatea.




Bitarteko hau, oso baliagarria da bai Haur Hezkuntzarako bai Lehen Hezkuntzarako. Lehen esan bezala, marzgozteko eta koloreztatzeko aukera ematen du. Hau Hezkuntzan koloreak ikasteko eta plantilak koloreztatzeko aukera ematen du, eta Lehen Hezkuntzan marrazkiak diseinatzeko eta irudi ezberdinez osatutako marrazki berriak egiteko.
Honekin batera, esan behar dizuet, pantaila taktil edo ikutzeko pantailak dituzten ikastetxeetan, umeek atzamarrekin marrazteko aukera ematen duela, eta hau oso dibertigarria suertatzen da ume eta nagusiekin.

Programa honetaz gehiago jakin nahi baduzue segituan 3 lotura uzten dizkizuet;
Lehenengoa YOUPAINT programaren orrialde bat da non atal guztien azalpena ematen duen.
Bigarrena, artikulu labur bat da, eta bertan aurkeztutako bitartekoan zer aurkitu dezakegun azaltzen digu.Honekin batera, programa jaisteko lotura bat ezartzen dute.
Eta hirugarrena, youtubeko bideo-tutorial bat da, eta bertan lehen komentatutako ikutzeko pantaila erabiltzen du. Oso bideo polita iruditu zait eta ikustea gomendatzen dizuet!


Ikasgelan erabiltzeko ordenagailua, internet sarea eta programa deskargatzea behar duzue.Jakin dezazuen, bitarteko hau frogatzeko 30 egun dituzuela, eta hauek igaro ostean erosi egin behar dela.
Espero dut programa zuen gustokoa izatea, laster arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario