viernes, 20 de agosto de 2010

SCRATCH

Kaixo adiskideok!

Gaur azalduko dizuedan bitartekoa SCRATCH du izena. Programa honen bitartez, jolas moduan programatzen ikasi ahal izango duzue, ipuinak, jolasak eta horrelakoak eginez. Jarraian nik egindako matematika jolasa uzten dizuet programa nolakoa den ikusi ahal izateko (Scratch | Proyecto | matematika lana).


Programa gustatu bazaizue, hemen usten dizuet bideo-tutoriala, nola egiten den ikasteko.

Watch live streaming video from estitxusalaberria at livestream.com


Scratch programa, ikasgeletan erabiltzeko oso egokia da, umeek ordenagailuak (edo programa mota hauek behintzat) erraztasun handiarekin erabiltzen ikasten dutelako. Gainera programa honen atalak, kolorez ezberdinduta daude, umeek erraz ulertzeko.
Adibidez, matematika jolasak egin daitezke,ipuinak eta hainbat ariketa mota,umeen argazkiak jarriz, ahotsak... eta honek motibatu egiten ditu gero haiek erabiliko dituztelako.
Ikasgai guztiekin erabiltzeko aproposa da, baina lehenik erabiltzen ikasteko informatika orduetan lantzea gomendatuko nuke. Behin ikasleek egiten dakitela, beste ikasgaietan erabiltzeko aukera emango digu.


Programa honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, 3 lotura usten dizkizuet;
Lehenengoa SCRATCH erabiltzeko gida osoa da, argazkiez osatuta dagoena. Orrialde hau bisitatzea gomendatzen dizuet programa erabili aurretik informazio ugari ematen duelako, edo dudaren bat sortzen bazaizue programa erabiltzen zaudeten bitartean.
Bigarrena artikulu bat da, eta bertan programa azaldu egiten du. Artikulu honetan, programatzea zer den ere azaltzen du, eta lotura bat dauka zuzenean programa jaitsi ahal izateko.
Eta hirugarrena youtube-ko bideo-tutorial bat da ingeleraz (nahiko ondo ulertzen da), non ume batek scracth programa azaltzen duen. Bertan ikusi ahal izango duzue nola umeek ere erabiltzen ikas dezaketen.


Amaitzeko, gogoratzen dizuet scratch-ekin lan egiteko beharrezkoa duzuela ordenagailu bat, internet sarea eta programa internetetik deskargatzea.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta hurrengorarte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario