miércoles, 18 de agosto de 2010

MINDOMO

Kaixo adiskideok!
Jarraian azalduko dizuedan programa MINDOMO da. Programa honen bitartez mapa kontzeptualak egiteko aukera izango duzue, modu erraz eta dibertigarri batean.

Hasteko, bitartekoaren adibide bat jarriko dizuet. Ikusteko, klikatu hemen

Adibidea gustatu bazaizue, eta egiten ikasi nahi baduzue, jarraian nik egindako bideo-tutoriala uzten dizuet. Espero dut baliagarria izatea!

Watch live streaming video from estitxusalaberria at livestream.com


MINDOMO programa, esan bezala, mapa kontzeptualak egiteko balio du, eta oso erabilgarria suerta daiteke ikasleentzat.
Ideiak ordenatzeko modu ona da, gainera ikasgelan landutako gaien eskemak eta laburpenak egiteko ere aproposa da. Ez da ikasgai jakin batentzat aproposa, edozein ikasgaiean, etekina atera daiteke, esaterako hizkuntzak lantzerakoan, orrialdea hainbat hizkuntzatan egiteko aukera daukalako.
Etxerako lan giza ere erabil daiteke, hurrengo egunean umeek aurkezteko eta guztion artean zuzentzeko (horrela, akats nabarmenenak ikasleek ikusi ahal izango dituzte).

Bitarteko hau gustatu bazaizue, segituan 3 lotura uzten dizkizuet;
Lehenengoa artikulu bat da, eta bertan programa zer den azaltzen digu. Honekin batera, Mindomo web orrira lotura bat dauka.
Bigarrena web orrialde bat da, bertan, gida testu bat dago, non, pausuz pausu azaltzen diren programaren atalak. Orrialde hau bisitatzea gomendatzen dizuet, erabiltzerako orduan arazoren bat sortzen bazaizue.
Eta hirugarrena, ingeleraz dagoen youtubeko powerpoint bideo bat da. (Ondo ulertzen dena), programa azalduz.

Programa hau erabiltzeko, beharrezkoa duzue ordenagailu bat, internet sarea eta mindomon erregistratuta egotea. Esan behar dizuet, 7 mapa gordetzerakoan, programak ez dizkizula gehiago egiten uzten, eta ordaindu egin behar duzula. (Hala ere, beste kontu bat sortzen baduzu, beste 7 izango dituzu).

Espero dut bitarteko hau erabilgarria izatea. Laster arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario