miércoles, 18 de agosto de 2010

VOKI

Kaixo lagunok!
Jarraian azalduko dizuedan programa VOKI da. Programa honen bitartez "Avatar" edo pertsonaiak asmatzeko eta itxura aldatzeko aukera izango duzue. Gure ahotsa grabatzeko aukera ematen digu eta idatzitakoa panpinak esatea ere lor dezakegu.
Jarraian adibide bat uzten dizuet, programa nolakoa den ikusi ahal izateko.


Click here to comment on this Voki.
Get a Voki now!

Adibidea ikusita, nik egindako bideo-tutoriala uzten dizuet, nola egiten den eta nola jaitsi egin behar den ikusi ahal izateko.

Watch live streaming video from estitxusalaberria at livestream.com


Voki programa oso dibertigarria suerta daiteke umeek hizkuntzak lantzeko. Ahozkera lantzeko bide oso ona da, hainbat hizkuntzatako ahozkera ezberdinak aukeratzeko abagunea ematen digulako.
Gramatika eta esaldien ordena lantzeko ere aukera ematen du.
Honetaz aparte, beste erabilera batzuk ere atera daitezke; Zoriontzeko mezuak bidaltzeko, irakasleak umeei etxerako lanak bidaltzeko modu dibertigarri batez, laburpenak egiteko... .

Bitarteko hau gustatu bazaizue, jarraian, 3 lotura uzten dizkizuet programa honi buruz informazoa ematen dutena;
Lehenengoa artikulu bat da, bertan VOKI zer den eta zertarako balio duen azaltzen digu (batez ere hezkuntza arloan).
Bigarrena blog bat da, honetan, zer den eta nola erabili ikasgeletan azaldu egiten digu.
Eta hirugarrena gazteleraz dagoen youtubeko bideo-tutorial bat da, eta bertan nola erregistratu eta nola sortu voki bat azaltzen du.

Vokirekin lan egin ahal izateko, ordenagailu bat, internet sarea eta vokin erregistratuta egotea bakarrik behar duzue.

Espero dut bitarteko honi probetxua atera ahal izatea, laster arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario