jueves, 19 de agosto de 2010

CMAPTOOLS

Kaixo berriro ere lagunok!
Gaur aurkeztuko dizuedan programa CMAPTOOLS da. Programa honen bitartez, mapa kontzeptualak egiteko aukera izango duzue modu erraz batez.
Jarraian adibide bat utziko dizuet, bitarteko honekin egin daitekeena ikusi ahal izateko.



Adibide honen hostean, nik egindako bideo-tutoriala uzten dizuet, nola jaitsi eta nola erabiltzen den azaltzeko.

Watch live streaming video from estitxusalaberria at livestream.com


Hezkuntzan erabiltzeko programa ona da. Mapa kontzeptualak egiteko aukera ematen digu modu erraz batez. Edozein arlotan erabil daiteke, ideiak ordenatzeko, laburpenak egiteko, lanak aurkezteko... .
Etxerako lanak bidaltzeko modu aparta da;
Adibidez laburpenak egiteko edo ikasgelan landu duguna mapa kontzeptual baten bidez umeek "buruan ordenatzeko" bidali daiteke, gero bakoitzak etxean berea egiteko eta hurrengo egunean ikasle guztien artean zuzentzeko eta aldi berean klase-kide guztiona ikusi ahal izateko.

Bitarteko honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, jarraian 3 lotura uzten dizkizuet;
Lehenengoa "Cmap" web orrialdea da, eta bertan programa osoa pausuz pausu azaltzen du. Orrialde hau bisitatzea gomendatzen dizuet programaren atal guztiak ezagutu nahi badituzue.
Bigarrena, blog bat da. Blog hau psikopedagogo batzuek eginikoa da, eta bertan zen den cmaptools, zertarako erabiltzen den eta zeintzuk diren bere ezaugarriak azaltzen digu. Gainera zein eragin izan dezake gure ikasteko prozesuan esaten digute.
Eta Hirugarrena, gazteleraz dagoen youtubeko bideo-tutorial bat da, non programa azaltzen digun.


Ikasgelan erabiltzeko ordenagailua behar duzue, internet sarea eta programa deskargatzea.
Espero dut bitarteko hau zuen gustokoa izatea, laster arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario