viernes, 20 de agosto de 2010

PIXTON

Kaixo lagunok!!!
Gaur azalduko dizuedan bitartekoa PIXTON da. Programa honen bitartez komikiak online egiteko aukera izango duzue.
Jarraian nik egindako komiki bat usten dizuet, espero dut zuen gustokoa izatea! Ikusteko klikatu hemen.


Programa gustatu bazaizue edo jakinmina sortu bazaizue, jarraian uzten dizuet nik egindako bideo-tutoriala, non azaldu egiten ditudan programaren atalak; esaterako, nola erregistratu eta nola zuen blog edo web orrialdera igo.

Watch live streaming video from estitxusalaberria at livestream.com


PIXTON programa, hezkuntzan lantzeko bitarteko oso aproposa da. Nire kasuan, hizkuntzetan jorratuko nuke. Normalean komikiaren generoa landu egiten dira ikasgai hauetan. Hasteko, idatziz ikasiko zuten zer den komikia, nola egiten diren eta zeintzuk diren komikiaren ezaugarriak. Behin ikasita ikasleek, PIXTON-en, haien ideiak azaleratzea eskatuko nieke.

Bitarteko honi buruz gehiago jakin nahi baduzue,jarrian hiru lotura usten dizkizuet;
Lehenengoa powerpoint bat da. Bertan, programaren atalak powerpoint baten bitartez azaltzen ditu. Oso egokia da programa erabiltzen ikasteko, informazio ugari ematen duelako.
Bigarrena artikulu bat, eta bitarteko honetan zer nolako gauzak egin ditzakezun azaltzen du.
Hirugarren lotura honetan, youtuben dagoen bideo-tutorial bat aurkezten dizuet.


Bukatzeko, esan beharra daukat Pixton erabiltzeko beharrezkoa daukagula ordenagailu bat, internet sarea eta Pixtonen kontu bat egitea gero hauek internetera igo ahal izateko.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta laster arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario