lunes, 16 de agosto de 2010

PROCASTER

Kaixo blogeroak!
Gaur aurkeztuko dizuedan programa procaster-livestream izango.Programa honen bitartez, zuen ordenagailuko pantailan daukazuena grabatu ahal izango duzue, baita kamera baten bitartez. Honekin batera, pantailan dagoena eta kamera aldi berean erabiltzeko aukera ere ematen du.
Gero grabatutakoa ikusteko, livestream-era (erregistratuta zaudetela) joan beharko zarete, eta bertan agertuko dira grabatutako bideo guztiak.

Jarraian nik egindako bideo-tutoriala uzten dizuet (eta aldi berean adibidea);



Bitarteko hau aproposa izan daiteke, esaterako, umeek ikasgelan egiten dituzten lanak eta haien jarrera irakasleek eta baita gurasoek ikusi ahal izateko. Honetaz aparte, ikasleei kate propio bat izateko aukera ematen die, teleberriak egiteko, klase kideei informazioa sarean uzteko, irakasleari zein arazo suerta zaion galdetzeko eta horrelakoak.
Baliagarria ere suerta daiteke gurasoen batzarrak egiterakoan; Ume batzuen gurasoak ezin direnean joan, grabatu egiten bada, gero web-ean ikusi ahal izango dute batzarrean hartutako erabakiak eta hitz egindakoa.

Programa hau interesgarria iruditzen bazaizue, jarraian 3 lotura uzten dizkizuet, Procasterri buruz hitz egiten dutenak.
Lehenengo eta Bigarren loturak, bi artikulu dira. Bertan, bitartekoa nola erabili eta zer behar dugun jaitsi ahal izateko azaltzen du.
Hirugarrenean, youtubeko bideo-tutorial bat aurkituko duzue. Honetan programa hau erabiltzeko, atalak azaltzen ditu. Bideo hau gomendatzen dizuet, nahiko argi azaltzen dituelako atal guztiak.

Bitarteko hau erabiltzeko, beharrezkoa duzue ordenagailua, mikrofonoa, web kamera, internet sarea, Procaster deskargatzea eta Livestream-en kontu bat egitea.

Espero dut bitarteko hau interesgarria iruditzea eta erabiltzen ikasi izana. Laster arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario